XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVIII. kapitulua

Nor / nortzuk, zer / zertzuk, zein / zeintzuk

Nor, zer eta zein galdetzaileak mendebaleko literatur tradizio batean, -tzuk atzizki pluralgilea dutela agertzen dira.

Azken molde horiek ez dira, ordea, horrela erabiliak izan beste literatur tradizioetan:

Ezen bazakian hatseandanik Iesusek zein ziraden sinhesten etzutenak. (Lç Io 6, 64),

Zer dira ûdûri hurak? (Bp I 69),

Zein dira Gizunaren laur Ûrrenbûriak? (Cats 35)

Nork dûte Ordenen eta Tonsûraren emaiteko zûzena? (CatLan 158),

Nortzuk dira borondatezko pobreak? (Cap 83),

Aen ofizioa leelengoak eta prinzipaleak, zeintzuk izan zirean? (Cap 22)

Zertzuk-i dagokionez, ordea, kontua nahasiagoa da.

Testu zaharrenetan badirudi zer besterik ez dela agertzen:

Ze gauza dira induljenziak? Cap 67 (kideko joskera 39, 60, 70 e.a.-tan)

Zer dira fedeko artikuluak? Cap 26 (kideko joskera 82.ean).

Zertzuk-en lehen agerraldiak hurrengo mendekoak dira:

Zertzuk dira angeruak? Olaetxea 51.

Eta XIX. mendeko bizkaitar klasikoen artean ere, zertzuk baino askozaz gehiago erabiltzen da zer: